2021/02/11 19:00:00

Musika

Gatibu

Gatibu
Urko kiroldegia, Sopela

2000 urtean elkartu ziren lehen aldiz Alex Sardui, Haimar Arejita, Gaiz­ka Salazar eta Mikel Caballero, rock and rolla euskaraz egiteko gogoak eraginda. Iraupen zehatzik gabeko entsegu hark Zoramena deritzon lehen diskoa ekarri zuen bigarren urtera. Ostean etorri dira beste zazpi disko eta ehundaka kontzertu. Hogei urte rock and rolla bere zentzurik zabalenean eta euskaraz kantatzen.

Gatibuk 2020. urtea atzera begiratu, egindakoa hausnartu eta etorkizunean talde gisa aurrera egiteko mugarria izatea gura lukete, urteotan guztiotan alboan izan dituen zaleekin batera.

MUSIKARIAK: Alex Sardui (ahotsa), Haimar Arejita (gitarra eta ahotsa), Gaizka Salazar (perkusioa eta ahotsa).

Sarrera: 15 €

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun