2021/03/12 19:00:00

Musika

Olatz Salvador

Olatz Salvador
Kurtzio kultur etxea, Sopela

Olatz Salvador txikitatik hasi zen musikarekin duen lotura garatzen. Haurtzaroan hasi zituen piano eta solfeo ikasketak eta nerabezaroan hasi zen gitarrarekin lehen akordeak jotzen era autodidakta batean. Bere formakuntza musikalean oso baliagarritzat ditu, baita ere, bai Ainara Ortega musikariarekin hartutako ahots teknika klaseak, bai Donostiako Musika eta Dantza eskolan jasotako harmonia eta baxu ikasketak.

20 urte zituela, oraindik teklista den Skakeitan taldean hammond soinuak eta sintetizadoreak jotzen hasi zen. 2014 urtean eman zuen, ordea, bakarkako ibilbideari hasiera emango zion lehen kontzertua, Le Bukowski aretoko Bakarrik hobeto fest izeneko jaialdiaren lehen edizioaren harira. Emanaldi hura inflexio puntu bilakatuta, leku ezberdinetan kontzertuak ematen hasi zen, egun duen proiektu izaera hartu arte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun