Udalak www.madeinsopela.com webgune berria aurkeztu du Made in Sopela kanpainaren bigarren fasean; bertan, herriko hainbat sektoretako 90 establezimendu eta negozio baino gehiagoren eskaintza topa daiteke. Halaber, gidaliburu horrek bertsio inprimatua ere izango du, eta, laster, parte hartu duten establezimenduetan 5.000 ale banatuko dituzte, sare sozialak erabiltzen ez dituzten horiei ere hurbiltzeko xedeagaz.
Erakusleiho berri horren helburua da zerbitzu desberdinak identifikatzea, herriko aniztasuna irudikatzea, komunitatearen loturak indartzea eta Sopelak herritarrei eta bisitariei eskaintzen diena aurkitzeko erraztasunak ematea.
Udaleko Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Saileko Teresa Fernandez zinegotziak herriko negozioak babesteko garrantzia nabarmendu du: "Gure enpresa-, merkataritza- eta ostalaritza-sektoreak bizirik mantentzeko garrantzia eta beharra azpimarratu nahi dugu, gure udalerriko garapen ekonomiko, enplegu eta bizi kalitatea oinarria direlako".