2021/10/08 20:00etan

Dantza

Dantza: Arineketan (Lauarin duo)

Dantza: Arineketan (Lauarin duo)
Kurtzio kultur etxea, Sopela

“Arineketan Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaran musikarien proiektu bateratua da. Dantza doinu eta erritmo tradizionalak eraberritzen saiatu dira izen bereko diska argitara emanaz. J.I. Iztueta folklore biltzaileak jasotakoak hartu dituzte abiapuntu. “Betikotzat” ditugun fandango, zortziko eta ezpata dantzekin jolasean aritu dira, gaur egunera ekarri eta pop, jazz eta musika latinoarekin uztartuz. Disko antzokietara eramateko kolaboratzaile talde handia bildu dute albora. Xabi Zeberio (biolina), Agate Amilibia (txeloa) Ainara Ortega (ahotsa) eta nola ez dantza erdigunera ekartzeko Haatik Dantza konpainia. Adin guztietako publikoarentzat egokituriko dantza eta musika emanaldia. Bide batez, euskal folkloreko doinu zahar askori hautsak kendu eta gaur egungo dantza taldeei material berria eskura utziz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun