2021/10/15 20:00etan

Dantza

Dantza, musika eta zirkua: Neanthertal (David Vento)

Dantza, musika eta zirkua: Neanthertal (David Vento)
Kurtzio kultur etxea, Sopela

Neanderthal giza epopeia da. Sapiens baino lehenago jaikitzen den izakiaren lehengusu (ez hain) urruna da. Xamanen dantza da. Kontzientzia kolektiboaren manipulazioa da. Atzokoa eta gaurkoa da. Dantza, zuzeneko musika, antzerkia eta bideoartea da, edertasunaren zerbitzura. Gizaki primitiboaren esentzia gaurko gizakiarengan sentitzea. Neanderthal 1977an jaurtitako Voyager zundek daramaten urrezko disko hura bezalakoa izan liteke, lurraren soinuak grabatuak zituen disko hura, espaziora bota zena beste zibilizazio batek hura eta gu aurkituko  dituelakoan. Mapak, marrazkiak, soinuak, munduko musikak, Jim Carter presidentearen diskurtsoak. Baina aurkitzen duen zibilizazio hori ikusleak izango dira 40.000 urte barru.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun