Enrike Urrutikoetxea kaleko mural politikoa ezabatu dutela kritikatzeko elkarretaratzea egin zuten zapatuan, azaroaren 20an, Sopelako udaletxearen aurrean. Bertaratu zirenek lehen ere herriko beste mural batzuk ezabatu dituztela salatu zuten: "Eurena ez den edozein ideia zabaltzen duenaren ondoan, nahiago dute pareta mutua, edota erakargarritasun estetiko hutsa duena".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!