Sopelako izotz-pista abenduaren 27ra arte atzeratu dute

Erredakzioa 2021ko abe. 23a, 09:05

Izotz-pista atzeratu dute. © SOPELAKO UDALA

Kurtzio kultur etxeko iturriek jakinarazi dutenez, beraiekaz zerikusirik ez duten arrazoi teknikoak direla eta, Gabonetako izotz-pista abenduaren 27ra arte atzeratu dute. Abenduaren 23, 24 eta 26rako erreserbak zituzten herritarrei 944 065 505 telefono-zenbakiaren bitartez harremanetan jartzeko eskatu diete. Hurrengo egunetan jakinaraziko dituzte data berriak.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun