Etxeko langile bati egindako sexu-erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute Sopelan

Ander Zarraga 2022ko urt. 27a, 14:25
Sindikatuek deituta, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Sopelako udaletxean. © LAB SINDIKATUA

ELA, LAB, STEILAS, ESK, EHNE eta HIRU sindikatuetako kideak Sopelako udaletxeko atarian batu dira etxeko langile batek salatutako sexu-arazoa gaitzesteko eta biktimari elkartasuna adierazteko. Gainera, deitoratu dute etxeko-langileen sektoreko behargin gehienak emakumeak direla eta "erabateko prekarietate-baldintzetan" egiten dutela lan. Gaur arratsaldea, 19:00etan, gertakizuna salatzeko beste deialdi bat egingo dute toki berean.

Ertzaintzak martitzen goizaldean atxilotu zuen 71 urteko akusatua, biktimak Getxoko polizi-etxean salaketa jarri ondoren; epailean aurrean deklaratu ondoren karguakaz libre geratu zen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun