Loroño aldetik, herriko erdigunea zeharkatuz Kurtzio kultur etxera doan bidegorriak segurtasun-arazo larriak eragin ditzakeela ohartarazi du Sopelako DB-TU (Denok Batera -Todos Unidos) alderdi politikoak. Horrenbestez, eskatu dute proiektua kautelaz eteteko, Sopelako Udaltzaingoari eskatu dioten segurtasun-txostena Udalbatzari igorri arte.
Aipatutako txostenean, Sopelako Udaltzaingoari eskaera egin diote bere iritzia eman dezan bidegorriaren diseinuak eta trazadurak oinezkoei eta txirrindulariei eragin diezaieken segurtasun-arazoei buruz.
Besteak beste, aipatu dute bidegorriaren trazadurako puntu garrantzitsu batek Loroño eta Sipiri kaleen arteko bidegurutzea zeharkatuko duela, baina egitasmoak ez duela aurreikusi ibilgailuen eta bizikleten artean sor daitezkeen segurtasun-arazoak nola kudeatuko dituzten. Bestalde, udalerriko erdialdeko ibilbieak bost zebra-bide zeharkatzen dituela ere gaineratu dute; "DGTren araudiak dio txirrindulariak bizikletatik jaitsi behar direla oinezkoen pasabide bat gurutzatzen dutenean, eta ez egiteak 200 euroko isuna dakarrela. Udaltzaingoak oso zaila izango du hori zaintzea".
Bestalde, aurkeztutako trazaduraren ordez, DB-TUk hautabide seguruago bat proposatu du Sipiri kaletik, Sipiriko biribilguneraino eta, hortik, zuzenean Kurtzio kultur etxeko bizikleta-aparkalekura daraman bidegorriagaz.