Nazioarteko feminismoaren historian mugarri izan diren emakume aitzindarien 12 erretratu ilustratuk osatzen dute Sopelako Udalak gaur aurkeztu duen kanpaina. Horren helburua da herri-altxorrean dauden eta ezagunak diren figura batzuen errepasoa, eta hain ezagunak ez diren beste batzuen inklusioa egitea, interesa eta jakin-mina pizteko eta ikusgarritasun globalagoa lortzen laguntzeko, hain zuzen.
“Emakumeen eskubideen aldeko borrokan historia egin duten emakume garrantzitsu eta iraultzaileengan jarri nahi dugu fokua. Gizonek bultzatutako gizarte-espazioak hausten dituzten profil inspiratzaileak, borrokalariak eta ausartak”, azaldu du Teresa Fernández Udaleko Gizarte Ekintza eta Berdintasun saileko zinegotzi sozialistak. “Hori guztia euren borrokaren sugarra bizirik mantentzeko, kontzientziak pizteko eta belaunaldi berrien eredu izateko. Zalantzarik gabe, ez daude diren guztiak, baina dauden guztiak dira", gaineratu du Fernandezek.
Erretratu bakoitzak protagonistaren aipu bat izango du lagun, eta horrek borroka kolektiborako ideia pertsonal bat osatuko du, aldarrikapenak, ideologia eta sororitatea azpimarratzeko argudio sendo bat eratuz.
Halaber, erretratu bakoitzak QR kode bat izango du. Kode horren bidez, Ylenia Baglietto eta Gemma Martínez aktoreek kanpainaren zergatia azaltzeko sarrera bat egin eta emakume protagonista bakoitzaren eta gizarteari egiten dioten ekarpenaren irudi labur bat egingo dute.
Hedapen zabala
Sopelako Udalak kanpaina honen alde egingo du aldi baterako erakusketa-gune batean, mezua herritarrei hurbiltzeko. Horretarako, Sopelako eta Larrabasterrako metro-geltokiak eta Bizkaibuseko markesinak erabiliko dituzte, martxoaren 1etik 15era bitartera egingo duten kanpainan.
Beste ekintza batzuk
Ekimen horrez gain, martxoaren 8a dela eta, Sopelako Udala argi morez bustiko da, eragile aktibo eta berdintasunarekiko konpromisoaren lekuko gisa.
Gainera, udaletxeko balkoi nagusian pankarta bat jarriko dute, "Berdintasunaren aldeko konpromisoa" leloagaz, Emakumeen Nazioarteko Egunaren aldeko aldarrikapenakaz bat egiteko.
Bestalde, martxoaren 11n, barikuan, 20:00etan, Yerma, Dramatiko alderraia ikuskizuna eskainiko dute Kurtzio kultur etxean. Ane Pikaza izango da protagonista, María Goiricelaya bilbotar antzerkigileak idatzi eta zuzendutako García Lorcaren ezinbesteko klasikoaren egokitzapen berezi honetan.