Bono Denda Sopela 2022 deskontu-kanpainaren lehen fasean parte hartu ez zuten merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduek bigarren aukera izango dute hilaren 10era bitartean. Horretan izena emateko udal-webgunean aurkitzen den plataforma elektronikoaren bidez egin beharko dituzten izapideak. Horrez geroztik, Udalak 4.206 bonu jarriko ditu zirkulazioan irailaren 19tik urriaren 31ra bitartean, edo horiek bukatu arte.
Bono Denda Sopela 2022 deskontu-bonuei esker kanpainari atxikitako establezimenduetan 10 euroko deskontua lortu daiteke 20 euroko erosketa bakoitzeko. Horretarako, udalerriko merkataritza- edo zerbitzu-jarduerari lotutako establezimendu atxikiek eurek trukatu beharko dituzte bonuak deskontua gauzatzeko. Establezimenduek zuzenean aplikatuko dituzte deskontu-bonuak, eta, horretarako, onuradunek, aurretik, NAN edo AIZ erakutsi beharko dute ondasunak erosi edo zerbitzuak eskuratzen dituztenean.
Pertsona bakoitzak, gehienez, hiru deskontu-bonu erabili ahal izango ditu; hau da, guztira, hogeita hamar euroko deskontua. Onuradun bakoitzak hainbat establezimendutan edo bakarrean erabil ditzake deskontu-bonuak.
Egitasmoa gauzatzeko, Sopelako Udalak 42.065 euro bideratuko ditu guztira, kontsumitzaileek jasoko dituzten deskontuak ordaintzeko, hain zuzen ere.