Herritarren Segurtasuneko Arloa kudeatzen abiatu zuen bere ibilbidea Sopelako Udalean, Imanol Garai alkate zenean. Hori, 2003an izan zen, eta, 2011ra bitartean, alkateorde eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzia ere izan zen. 2011tik 2015era oposizioan egon zen zinegotzi.
Aurreko hauteskundeetan Sopelako Udaleko aginte-makila eskuratu zuen, gobernu-taldea osatzen duen PSE-EEren botoei esker eta DB-TU alderdiagaz lortutako akordioaren ostean.
Agintaldi honetan, Landaluzeren gobernu-taldeak udalerriko erdigunea erdi-oinezkotzentzat egiteko egitasmoa bultzatu du. Horretaz gain, Olabideko tartea Urdulizko ospitaleagaz lotzeko bidea ere gauzatu du eta auzoak hobetzeko hainbat prozesu parte-hartzaile bultzatu ditu.
Hurrengo agintaldirako erronka nagusienen artean daude Urko kiroldegiaren garapena, Zipiriñe ikastetxearen dituen leku-arazoei aurre egitea eta Udaltzaingoarentzako polizi-etxe berri bat eraikitzea, besteak beste.