2022/11/26 18:00

Musika

Sopelako Musikaren Eguna

Sopelako Musikaren Eguna
Sopelan, Sopela
Azaroaren 22an musikaren nazioarteko eguna ospatu ohi da. Eta, aurten, lehenengoz, Sopelako Kuadrillok egun hori ospakizun eguna izatea erabaki dugu (azaroaren 26an, zapatua).
Horretarako musika kalera aterako dugu, arratsalde eta gauerako egitarau potente batekin. 18:00etatik aurrera, herriko tabernetan zehar kontzertu akustiko ibiltariaz gozatzeko aukera izango dugu, Aseloth Black Patxangaren eskutik. Horretaz gain, kontzertuan zehar pintxo afaria egongo da.
20:00etatik aurrera 3 kontzertu potente ikusteko aukera egongo da: Ugerda, Lamiak eta Down The Lather taldeen eskutik.
Eta, gauean, 00:00etatik aurrera, Erroia tabernan kuadrillen karaokea egongo da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun