Egunean, hilaren 24an, Sopelako hainbat elkartek parte hartu zuten elkarretaratzean adierazi zutenez, "Sopelan ez dugu atzerakoia eta zapaltzailea den ordenantzarik nahi. Hemen bildu garenok benetako bizikidetza, elkarbizitza eta askatasunaren alde gaudelako salatzen dugu ordenantza hau". Hori dela eta, iragarri zuten oraindik indarrean ez dagoen ordenantza dela eta alegazioak aurkezteko epearen barruan daudela oraindik, eta eztabaida udalbatzara eramango dutela, "protestekin aurrera jarraitzeko denbora irabaziz".
Horregaz batera, gobernu-taldea osatzen duten EAJ eta PSEri eta araua osoko bilkurara eraman zuen Podemoseko zinegotzi transfugari gizalegezko ordenantza berehala indargabetzeko exijitu zioten "eskubideak urratzeak eta autoritarismoak ez dutelako bizikidetzan laguntzen".
Era berean, herritarrei presio egitera dei egin zieten eta ordenantza deuseztatzeko helburuagaz batu ez zaizkien herriko beste talde eta elkarteei ere parte hartzera deitu zieten: "Behar-beharrezkoa da ordenantza honen aurkako mugimendu anitz eta masiboa lortzea". Momentuz, gizalegezko ordenantzaren aurkako adierazpenagaz bat egin duten Sopelako taldeak hauek dira: Sopelako pentsionistak, Sopelako Auzokoen Elkartea, Sugarri, Ernai, Sopelako Kuadrillak, ELA, LAB, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta DB-TU.