Bakioko Kresala Elkartearen helburua da gaixotasun arraroak dituzten umeak laguntzea eta, horretarako, Zirzira Ahots Taldearen emanaldia antolatuko du. Emakumez osatutako abesbatza honek gaur egungo eta iraganeko pop eta rock taldeen bertsioak abestuko ditu (Coldplay, ABBA, Michael Jackson...), zuzendariak egindako moldaketakaz. Batutako dirua #gomaialen elkartearentzat izango da (www.gomaialen.com), Maialen Aulestia eta bere gurasoak laguntzeko.
Maialenek DONOHUE sindromea pairatzen du (donajiu ahoskatzen da), gaixotasun arraroa arraroen artean, sendabiderik ez duena eta etorkizun hurbilean izango ez duena. Intsulinarekiko erresistentziarekin lotutako desordena genetikoa da, jasaten duten haurren eguneroko bizitzan, hazkuntzan eta garapen normalean, konplikazio ugari sortzen dituena. Maialen da Donohue kasu bakarra Europan, gaur egun munduko hiru kasuetako bat eta historia osoan erregistratutako 50etako bat.
Sarrera: 5 euro
Dohaintzak: ES49 3035 0070 1107 0006 6711
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!