Zapatuan, Sopelako Kuadrillek inauterietako bazkaria antolatu zuten udalerriko gazteak elkarregaz ondo pasatzeko eta udalerriko aisialdia sustatzeko. Aurtengo mozorroen gaia musikariak izan zen, eta bertaratutako sormenak eta umore onak ez zuten hutsik egin. Hemen dituzue bertaratutakoek udaletxeko plazan egindako bazkarian, eta, ostean, Jauregizarren egin zituzten jolasetan ateratako argazki-sorta ederra.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!