Zuberoako Maskaradak Berango hartu zuen martxoaren 5ean Otxandategi Dantza Taldearen eskumenez

Erredakzioa 2023 mar 10 Berango

Joan den martxoaren 5ean, domekan, Zuberoako Maskarada irudikatu zuten Berangon, inauteriei amaiera emateko. Hala, auzoz auzo, askotariko pertsonaiak dantzez alaitu zituzten tokiko auzoak. Era berean, joaldunak haien zintzarriei kolpeka aritu ziren auzoa esnatu guran. Hona hemen egun horrek utzitako hainbat irudi, Berangoko Udalak konpartitutakoak.