Elkar zaintzea erradikala delako

Sopelako Neska* Gazteak 2023ko mar. 8a, 12:34

Heldu da berriro martxoak 8a. Egutegian morez markatutako eguna denontzat, baina aldatuko da ezer martxoak 8aren ondoren? Etxeko lanek eta zaintza lanek neska* gazteon gain jarraituko dute, adibidez. Sistemak aitortutako lanak ez diren arren, ezinbestekoak baitira gu denon bizitzak sostengatzeko.

Neska* gazteok gara gure inguruneetan ongizatea bermatzen dugunak, gizonek ardurarik hartzen ez duten bitartean. Gu gara erasoen aurrean antolatzen garenak, protokoloak sortzen ditugunak, gizonek erasotzen jarraitzen gaituzten bitartean. Neska* gazteok gaude lan prekarioenetan, kontraturik gabe askotan: haur txikien zaintzan edo klase partikularrak ematen, besteak beste.

Finean, geuk daukagu ongizatea bermatzeko ardura. Hori egin beharko lukeen sistemak tresnarik eskaini ez eta are gehiago zapaltzen gaituen bitartean. Horregatik diogu elkar zaintzea autodefentsa feminista dela; komunitatea eta kolektiboa erdigunean jartzea bezala. Gure bizitzak erdigunera ekartzea apustu erradikala delako sistema osoaren logika inpugnatzeko. Inposatutako sistemari erresistentzia egiten jarraituko dugu, erasoen aurrean erantzuten, beti kolektiboan.

Sistema honetan elkar zaintza erradikala delako, gora autodefentsa feminista!

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun