2023/04/29 20:00

Dantza

Dantza: "Zarra"

Dantza: "Zarra"
Kurtzio kultur etxea, Sopela

Egiletza eta zuzendaritza: Adriana Bilbao
Antzezleak: Adriana Bilbao, Adrián Domínguez, Carmen Bejarano, Blanca Lorente, Gabriel Matías, Miriam Pérez, Pablo Egea eta Tatiana Cuevas

Telmo Zarraonandia "Zarra" futbolari ohiari (1921- 2006) eskainitako dantza-ikuskizuna. 60 urtez Ligako goleatzaile nagusia, 6 aldiz pitxitxi izandakoa, eta gaurdaino Kopa Txapelketako anotatzaile nagusia. Bere bilobak, Adriana Bilbao koreografoak, Telmoren omenez sortu du bere handitasun bikaina nabarmentzen duen lan hau. Dantza eta flamenkoa, futbolagaz lotutako kirol elementuakaz uztartuz, bere bereizgarri zen indarra eta nerbioa nabarmentzen ditu, mitoa handitu zuten kirol eta giza balioak agerian mantenduz. Errematatzaile handia zen, ariete aseezin, noble eta biribila... bere abizenak “Zarraonandia” adierazten duen bezala, zaharra, ona eta handia...

Sarrera: 5 euro

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun