Josu Landaluze Sopelako alkateak nabarmendu duenez, “egungo egoera arintzeko diseinatutako estrategia bat da, udalerriko pultsu ekonomiko eta sozialari eusteko eta kontsumitzaileari mesede egiteko”.
Halaber, Enplegu eta Ekonomia Sustapen Saileko zinegotzi Teresa Fernandezek, bere aldetik, herriko denda txikiei eta ostalaritzari “laguntza berezia” emateko beharra nabarmendu du. “Sopela bizia behar dugu eta horretarako herriko denda txikietan kontsumoa sustatu behar da”, gaineratu du.
Gastro-Bonuak
Gastro-Bonuak Sopela 2023 kanpainarako Udalak 3.000 bonu jarri ditu zirkulazioan 2023ko maiatzaren 31ra arte edo horiek agortu arte. Atxikitako establezimenduetan deskontu-bonutzat hartuko diren bonuak, gutxienez 10 euroko erosketa batetik 5 euoroko balioa dutenak eta gutxienez 20 euroko erosketa batetik 10 euroko balioa dutenak. Establezimenduek eurek aplikatuko dituzte deskontu-bonuak, eta, horretarako, onuradunek, aurretik, NAN edo AIZ erakutsi beharko dute ondasunak erosi edo zerbitzuak eskuratzen dituztenean.
Pertsona bakoitzak gehienez ere 30 euro batu ahal izango ditu deskontu-bonoakaz, eta horiek ostalaritza-establezimendu batean edo gehiagotan erabili ahal izango dira. Udalak 15.000 euro bideratuko ditu guztira, kontsumitzaileek jasoko dituzten deskontuak ordaintzeko.
Bono-Denda
Horregaz batera, Bono-Denda Sopela 2023 kanpaina ere apirilaren 11tik 2023ko maiatzaren 31ra egingo dute, edo horiek ere agortu arte; kasu horretan, Udalak 8.000 bonu jarri ditu eskura eta 40.000 euroko inbertsioa egin du horretarako.
Bonu-Denda Sopela 2023 deskontu-bonutzat hartuko da atxikitako establezimenduetan, gutxienez 10 euroko erosketa batetik 5 euroko balioagaz. Deskontu-bonuak trukatzeko sistema hiriko merkataritza-jardueragaz lotutako establezimendu atxikiek trukatutako bonua izango da.
Pertsona bakoitzak gehienez sei deskontu-bonu batu ahal izango ditu, 30 euroko balioagaz. Deskontu-bonu horiek hainbat establezimendutan edo establezimendu bakarrean erabili ahal izango ditu onuradun bakoitzak. Era berean, onuradunak erosketa bakarrean ala hainbatetan erabili ahal izango ditu deskontu- bonuak.