Haurrentzako lau parke berri egin dituzte Sopelan

Nahia Martinez Gondra 2023ko mai. 8a, 09:43
© SOPELAKO UDALA

Jolas-gune berriak kokatu dituzte Sopelako Iberrotan, Bareñon, Lizarren eta Jauregizar plazetan eta, haien sorkuntzarako, elementu modernoagoak, seguruagoak, irisgarriagoak eta inklusiboagoak txertatu dituzte. Modu horretan, tokiko Udalaren helburua da udalerriko haurrek jolasteko eta aisialdiaz gozatzeko eskaintza handitzea.

Sopelako Udalak adierazi duenez, eremu "guztiz inklusiboak" eraiki dituzte: "Premia desberdinak dituzten haurrek jolas egin, elkarri eragin eta aisialdi-espazioez gozatu dezakete, eta, aldi berean, zentzumen-, gorputz- eta komunikazio-gaitasunak garatu".

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun