Sopelako saioan hurrengo bertsolariek hartuko dute parte: Ander Elorriaga Aresti, Ander Ezeiza Arana, Iker Uriarte Urrutia, Koldo Muñiz Aldamizetxebarria, Mikel Goiriena Larrazabal, eta Mikel Retolaza Etxebarria.
Saioan gaiak ematen Idoia Anzorandia Kareaga arituko da, eta, epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Beñat Romero, Garazi Mendoza Agirre eta Miriam Juaristi Urizar. Halaber, idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.
Bestalde, Aulestin hurrengo bertsolariek hartuko dute parte: Asier Galarza Garai, Bittor Salterain Etxebarria, Garazi Navarro Ugarteburu, Ion Barrocal Besga, Julen Ibarguengoitia Ordorika, eta Lurdes Ondaro Mallea.
Saioan gaiak ematen Amaia Ugalde Bego egongo da. Epaimahaiari dagokionez, hurrengoek osatuko dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo, eta Jurgi Fuentes Goikoetxea. Idazkari beharretaz Ariane Elejabarrieta Amorrortu arduratuko da.
Ohiko moduan, saioetako sarrerak webgune honetan daude salgai. Saioen egunean ere erosi ahalko dira sarrerak, aretoetako txarteldegietan; 18:00etan zabalduko dituzte. Sarrerak 3 euro balio du, Bertsozale Elkarteko bazkideek 2 euroan izango dute eskuragai, eta 18 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharrik izango.