Urdulizko sailkapena hurrengoa izan da: 1. Aissa Intxausti Aburruza, 203,5 puntugaz; 2. Beñat Bilbao Landa, 178 puntugaz; 3. Igor Galarza Intxausti 176 puntugaz; 4.Jone Larrinaga Dañobeitia 170,5 puntugaz; 5. Maider Altuna Urbina 142,5 puntugaz; eta 5. Illart Gamuzio Larrazabal, 141puntugaz.
Saioan, Beñat Vidal Gurrutxaga aritu zen gaiak ematen eta epaimahaia hurrengoek osatu zuten: Ander Txakartegi, Graxi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea. Bestalde, idazkari beharretan, Ariane Elejabarrieta egon zen.
Bestalde, Durangoko saioan, algortar bat gailendu da sailkapenean, Unai Mendiburu Valor, hain zuzen ere, 194,5 puntugaz. 2. postua, Araitz Katarain Mugarzak lortu du, 183 puntugaz; 3. postua, berriz, Peru Irastortza Santxo getxoztarrak lortu du, 176 puntugaz; 4. postua Arkaitz Zipitria Mendizabalek eskuratu du, 175,5 puntugaz; 5. postua Imanol Arrutia Azkuetak, 160 puntugaz; eta, 6. postua Bikain Urkiri Etxebarriarentzako izan da, 145,5 puntugaz.
Saioan gaiak ematen Itxaro Juaristi Olaetxea ibili zen. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu zuten: Beñat Romero, Garazi Mendoza eta Miriam Juaristi. Idazkaria Itziar Basterretxea izan zen.
Udabarria Bertsotan faseko hurrengo saioak datorren astean izango dira, maiatzaren 11n, Diman eta Muxikan.