Zeintzuk dira zuen programaren ardatzak?
Zintzotasuna, lana, bizilagunei modu aktibo eta errealean entzutea, beren arazoei ahalik eta azkarren erantzuna emanez, Sopelako udalerriaren hobekuntza eta ongizatea, bizilagunen bizi-kalitatearekin batera.
Zeintzuk dira, zuen ustez, Sopelako arazo nagusiak?
Batez ere bi dira: batetik, zerbitzu publikoak, hala nola eskolak, parkeak, kaleen egoera, lorezaintza, garbiketa, argiteria publikoa, kiroldegia, anbulatorioa, etab., argi eta garbi nahikoak ez direnak eta hondatuta daudenak, eta, bestetik, gure auzoko kaleetan zehar jasaten dugun udalerriz kanpoko trafikoa, aparkalekuak kentzeagaz batera.
Zer proposatzen duzue horiek konpontzeko?
Zerbitzu publikoei dagokienez, Sopelako biztanleriaren benetako premien azterketa egitea eta berriak sortzea edo daudenak horietara egokitzea (berudaleratzea). Trafikoari dagokionez, ingurabide baten proiektua eta trafikoaren barne-antolamendua modu logikoagoan borrokatzea, aparkalekuen arazoa konpontzeaz gain.
Prest al zaudete beste alderdiakaz itunak sinatzeko?
Jakina! Politika negoziazioa da eta ez da ahaztu behar udal bateko gobernu-taldeak udalerriko bizilagun guztientzat zuzentzen duela.
Zergatik bozkatu zuri eta ez beste hautagai bati?
Herriko jendea garelako, herriarentzat. (AVS/SAA) Sopelako Auzo Alternatibaren alde bozkatzea, beren alde bozkatzea da. Herritarrek kudeatutako udalerria izango da, sopeloztarrentzat atseginagoa eta bizi-kalitate hobekoa izan dadin. Auzotar bakoitzak kontuan hartzen duelako, hautetsontzi batzuk jarri ditugu hainbat saltokitan, eta hainbat informazio-mahai egin ditugu, beren auzoak edo herriak behar duenari buruzko ideiak, proposamenak eta iradokizunak jasotzeko. Ahalik eta lasterren saiatuko gara horiei irtenbidea ematen.