Udabarria Bertsotan

Mikel Goiriena da garaile Sopelan egindako Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapenean

Nahia Martinez Gondra 2023ko mai. 19a, 10:25

Sopelako Kurtzio aretoan egindako saioa. © BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko beste bi saio egin zituzten atzo, maiatzak 19, Aulestin bata eta Sopelan bestea. Hurrenez hurren, garaileak izan ziren Asier Galarza, 179 puntugaz, eta Mikel Goiriena, 193,5 puntugaz. Hala, Udabarria Bertsotan faseko azkenengo bi saioak datorren astean izango dira, maiatzaren 25ean, Busturian eta Zallan. Sarrerak salgai daude hemen.

A multzoko saioa Aulestiko herriko aretoan jokatu zen, eta saioko irabazlea Asier Galarza izan zen, 179 puntugaz. Horrela geratu zen sailkapena:

  1. Asier Galarza Garai…….................... 179
  2. Lurdes Ondaro Mallea…................. 174
  3. Garazi Navarro Ugarteburu…......... 172.5
  4. Julen Ibarguengoitia Ordorika....… 163
  5. Ion Barrocal Besga…...................... 142.5
  6. Bittor Salterain Etxebarria...........… 134.5

B multzoko saioa, Sopelako Kurtzio aretoan izan zen, eta saioan nagusi izan zen Mikel Goiriena Larrazabal, 193,5 puntugaz. Horrela geratu ziren beste puntuazioak:

  1. Mikel Goiriena Larrazabal……........…. 193.5
  2. Koldo Muñiz Aldamizetxebarria…….. 178.5
  3. Iker Uriarte Urrutia….......................… 173.5
  4. Mikel Retolaza Etxebarria….............. 170.5
  5. Ander Elorriaga Aresti….................... 150.5
  6. Ander Ezeiza Arana…......................… 132

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun