Lehiaketaren irabazlea iragarri zuten martxoaren 29an, proiektua bera osatzen duten herriko elkarte eta talde politiko guztien onespenagaz. “Pasa den urtarrilean Sopelako Eraztun Berdearen mapa aurkeztu genuen; Eraztun Berdea identifikatuko duen logotipoaren zehazpena beste aurrerapauso bat da bere osaketa-ibilbidean. Horregatik, pozik gaude”, adierazi dute Kontseilutik.
Hala, Sopelako Udalak gogorarazi du Eraztun Berdea dela udalerriko interesguneak lotzea ahalbidetuko duen ingurumen proiektua: "Herriko ondare natural, kultural eta historikoari balioa ematea da helburua, betiere, biodibertsitatea eta gune-naturalak kontserbatzearen aldeko apustua eginez".
