Sopelan EH Bilduk EAJ gainditu du eta gehiengotik zinegotzi batera geratu da

Erredakzioa 2023ko mai. 28a, 22:53

Sopelako Udalbatzako panorama erabat aldatu da gaurko hauteskundeetan. Alde batetik, EAJk zinegotzi bat galdu du eta EH Bilduk bi irabazi ditu; horrenbestez, jeltzaleek sei zinegotzi izango ditu eta koalizio abertzaleak zortzi. Beste alde batetik, Marisa Gadearen Sopelako Auzo Alternatiba alderdi independenteak zinegotzi bategaz udaletxean sartzea lortu du eta DB-TU alderdi independentea ordezkapenik gabe geratu da.

Daborduko ofizialak dira udal-hauteskundeen emaitzak, eta, horiek horrela, hauexek dira sopeloztarrek aukeratutako zinegotziak:

EH BILDU

  1. GURUZNE CARRASSON TORRONTEGUI.
  2. UNAI DEL BURGO GARCIA.
  3. AITZIBER ONAINDIA MARTINEZ.
  4. NAIA AZKARATE ESTEVEZ.
  5. MIGUEL ANGEL TAPIA TRIGUEROS.
  6. MIREN ITZIAR LÁZARO ARDANZA.
  7. ARANTZA BILBAO OLARRA.
  8. JOSU BARBARIAS OLABARRIA.

EAJ

  1. JOSU LANDALUZE ZARANDONA.
  2. AMAIA GUENETXEA VILLABEITIA.
  3. GOTZON GARAI ELGEZABAL.
  4. MARÍA ANGELINES IBARRA EGIGUREN.
  5. ALBERTO SOBRÓN CALVO.
  6. MAIDER CRISTINA NUÑEZ GUINEA.

PSE

  1. MARIA TERESA FERNANDEZ GARCIA.

SOPELAKO AUZO ALTERNATIBA (AVS/SAA)

  1. MARISA GADEA NEBREDA.

ELKARREKIN PODEMOS

  1. EDER GARCIA LOPEZ.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun