Gainera, Txosna Batzordeak gogoratu zuen urte luzez herriarentzako egindako lana: "Urte luzeetan zehar lan handia egin dugu Sopelako elkarte eta kolektibo desberdinen aldetik jai herrikoi, partehartzaile, parekide eta euskaldunak sustatze aldera. Hori dela eta, txosna-gunea herriko erdigunean kokatzeko arrazoi anitzak daudela ulertzen dugu: herriko jaiak herriko erdigunean izan behar dira".
Horregatik, irmo adierazi zuten txosna-gunea herri-gunera buelta dadin borrokan jarraituko zutela "inongo inposaketarik onartu gabe".