Iaz, Sopelako gobernu-taldeak (EAJ-PSE) tenplua Gotzaindegiari erosteko asmoa adierazi zuen; izan ere, Josu Landaluze alkateak bertan "Bilborock moduko" kultur gune bat egiteko asmoa zuela iragarri zuen. Udal-iturrien arabera, Gotzaindegiak 400.000 euro eskatu zituen aspalditik erabilerarik gabe zegoen eraikinagatik.
Aldiz, Udaleko oposizioko taldeek eraikina bereganatzeak suposatuko lukeen gastu handiagaz desadostasuna adierazi zuten, hori erosteaz gain kanpotik zein barrutik berritu beharko litzatekeelako.