Getxoko epaitegiaren aurrean elkarretaratzea egin dute hainbat gaztek epaiketa azkarra egiten ari ziren bitartean. Haien mezuan argi adierazi dute haiek "aurrera" doazela: "Zuen legeen aurrean gure amorrua".
Sopelako Loiola Ander Deuna kalean dagoen Karmengo eliza okupatu zutela jakinarazi zuten hainbat gaztek joan den barikuan, hilaren 9an, aspalditik hutsik zegoen eraikinean gune autogestionatu bat sortzeko asmoagaz. Okupazio hori dela eta, maiatzaren 12an, astelehenean, epaiketa azkarra egitekoak ziren, baina, azkenean, hori bertan behera utzi zuten eta gaur egin dute, goizeko 10:30ean hasita.
Getxoko epaitegiaren aurrean elkarretaratzea egin dute hainbat gaztek epaiketa azkarra egiten ari ziren bitartean. Haien mezuan argi adierazi dute haiek "aurrera" doazela: "Zuen legeen aurrean gure amorrua".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!