Gazteek adierazi dutenez, euren helburua da "Uribe Kostako errealitate desberdinei erantzuna eman diezaioketen gunea sortzea". Horregatik, zapatu goizean, ekainaren 10ean, gosari herrikoia egin zuten eta babesa eskatu zieten herritarrei.
Halaber, Sopelako gobernu-taldeak (EAJ-PSE) tenplua Gotzaindegiari erosteko asmoa adierazi zuen; izan ere, Josu Landaluze alkateak bertan "Bilborock moduko" kultur gune bat egiteko asmoa zuela iragarri zuen. Aldiz, Udaleko oposizioko taldeek eraikina bereganatzeak suposatuko lukeen gastu handiagaz desadostasuna adierazi zuten, hori erosteaz gain kanpotik zein barrutik berritu beharko litzatekeelako.