Egitaraua

Emozioz biziko dituzte bizilagunek Sopelako sanjoanak

Nahia Martinez Gondra 2023ko eka. 19a, 12:36

San Juan gaueko ospakizunerako egitarau oparoa antolatu dute Sopelan. Hala, ekainaren 23ko arratsalde-gauean ikuskizun familiarrez eta ibiltariez gozatu ahalko dute bertaratzen diren lagunek eta 22:30ean su handiaren pizteari hasiera emango diote.

Egitaraua:

Ekainak 23, barikua

  • 19:30ean, Zirkoteke ikuskizun familiarra Jauregizar
    plazan. Jarraian, Txokolatada guztiontzat Jauregizar plazan.
  • 21:30ean, Ghost Skulls ikuskizun ibiltaria Jauregizar plazatik abiatuta.
  • 22:30ean, Suaren piztea udaletxeko berdegunean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun