Zer da Sopela Cup?
Sopela Cup SD Ugeragaren instalazioetan jokatzen den kirol eskolako futbol-txapelketa da. Adin desberdinetako txapelketetan banatzen da, eta, aurten, 2015 eta 2010 bitartean jaiotako jokalariek parte hartu dute. Txapelketa otsailaren amaieran hasi zen prestatzen, eta Aitor Corrales izan da txapelketaren arduraduna, SD Ugeragako oinarrizko futbolaren koordinatzailea.
Zein da ekimenaren helburua?
Txapelketen eta ikastaroaren amaierarekin batera, futbolaren festa bat egin nahi genuen, kirola eta hainbat talderen arteko bizikidetza sustatuz, futbola lotune bihurtzeko.
Norbaitegaz aritu zarete elkarlanean txapelketa hau antolatzeko?
Laguntza publikoaren eta pribatuaren bila ibili gara, diru-laguntzen eta babesletzen bidez, baina ezinezkoa izan da. Hurrengo edizioetan hobetu beharreko arloetako bat da.
Nolakoa izan da aurreko asteburuko giroa?
Aurreko egunetan larrituta eta kezkatuta egon arren, ez genuen eduki genuen harrera espero. Boluntario guztiek utzi dute azala; parte-hartzaileek, familiek eta baita Sopela Cup ikustera hurbildu diren pertsonek ere futbol asteburu batez gozatu ahal izan dute inolako ezbeharrik gabe. Gazte guztien arteko bizikidetza ona izan da, edozein taldekoak izanda ere. Beraz, esperientzia oso positiboa izan da, eta asmoa da Sopela Cup hurrengo urteetan finkatzea, kluben egutegietan markatu beharreko ekitaldi gisa. Eta, jakina, Ugeraga elkarteak egindako jardueren erreferentzia izatea nahiko genuke.
Halaber, nabarmendu nahiko genuke gainerako klubek harrera bikaina izan dutela. Gainera, jokalarien, gurasoen, laguntzaileen eta antolamenduan parte hartzen duten pertsona guztien artean sortu den giroa bikaina izan da. Eta, batez ere, eskerrak eman nahi dizkiegu txapelketa antolatzen modu altruistan lagundu duten pertsonei, haiek gabe ezinezkoa izango litzatekeelako. Mila esker bihotzez.
© JORJE PEREZ