Egitaraua

Sopelako San Pedro jaiak

Nahia Martinez Gondra 2023ko eka. 28a, 12:01

Gaur emango diote hasiera Sopelako sanpedroei: ekainaren 28tik uztailaren 2ra udalerri osoa jai giroan murgilduta egongo da urtero legez. Aurten, ordea, Frantziako Tourra udalerritik pasatuko da uztailaren 1ean, bariku-zapatu honetako goizaldean, eta, horregatik, udalerriko gobernu-talde berriak (EH Bildu-Elkarrekin Podemos) txosnak goizeko 03:00etan ixteko erabakia hartu du. Sopelako alkate Guruzne Carrassonek adierazi duenez, eurentzako "oso garrantzitsua izan da jaiak eta Tourra uztartu ahal izatea". Hala, daborduko ikusgai dago jaietako egitarau osoa, egunez egun.

Sopelako alkate Guruzne Carrassonek azaldu duenez akordio batera heldu direla Sopelako jai-batzorde, txosna-batzorde eta ostalariakaz txosnak zapatu honetan 03:00etan zarratzeko: "Badakigu Tour-a ekitaldi oso berezia dela, baina jaien antolakuntzaren atzean hilabeteetako lana eta herritarren parte-hartzea ere badago, eta merezi duten balioa ere eman behar zaie, horregatik da hain garrantzitsua biak aldi berean ematea. Uste dugu, guztion lana eta antolakuntzarekin, egin daitekeela eta horren aldeko apustua egiten dugu".

Beraz, udari merezi duen ongi-etorria emateko asmoz, gaur arratsaldean hasiko dira jaietako ekintza ezberdinak.

Egitaraua:

Ekainak 28, eguaztena

  • 18:30ean, kartel lehiaketaren sari banaketa, udaletxeko berdegunean.
  • 19:00etan, kuadrillen jaitsiera, txosna-gunetik udaletxeko plazaraino.
    Ondoren kuadrillen erakustaldia udaletxeko plazan.
  • 20:30ean, pregoia Meñakoz Kultur Elkartearen eskutik eta txupina Breaking Katxi kuadrillaren eskutik, udaletxeko plazan. Ondoren, kalejira Kuklux txarangagaz.
  • 21:00etan, dantza festa, umeentzako diskofesta udaletxeko plazan. Aldi berean, Deep Sea Monk taldearen kontzertua, Lataska tabernan.
  • 22:00etan, txosnen irekiera.
  • 22:30ean, Los Retros eta Desert Rose taldeen kontzertuak udaletxeko plazan. Aldi berean, Bagauda eta Garilak 26 taldeen kontzertua txosna-gunean. 
  • 23:00etan, Carranza Trio taldearen kontzertua, Lataska tabernan.

Ekainak 29, eguena

  • 10:30ean, kalejira udaletxetik Jauregizar plazara: Sopelako Barinatxe Txistu Taldea,
    Txantreako Erraldoiak eta Sopelako panderojoleak.
  • 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:30era Txu-Txu trena.
  • 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara umeentzako jolas parkea Zipriñe Eskolan (0-11 urte).
  • 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara umeentzako tailerrak Zipiriñe eskolan (4-11 urte).
  • 11:00etan, meza nagusia, San Pedro Scola Cantorum Abesbatzak abestua, eta ondoren, eguzkilore taldeak dantzatutako aurreskua Jauregizar plazan.
  • 12:00etan, kalejira Jauregizar plazatik udaletxera: Sopelako Barinatxe Txistu Taldea,
    Sopelako Panderojoleak, Txantreako erraldoiak Meñakotz eta Eguzkilore
    dantza taldea.
  • 12:30ean, dantza emanaldia udaletxeko plazan, Txantreako erraldoiak eta Sopelako
    Eguzkilore, eta Meñakotz dantza taldeakaz.
  • 13:00etan, bitsaren jaia Zipriñe eskolan.
  • 13:30ean, txorizo jana denontzat udaletxeko plazan. Aldi berean, Sopelako Lagun Artea eta Barrikako Aita Gotzon abesbatzen kontzertua udaletxeko plazan.
  • 17:00etan, kuadrillen arteko jolasak (herri-kirolak) udaletxeko berdegunean.
  • 18:00etan, igel-joko txapelketa Lataska tabernan.
  • 18:30ean, Uribe Kostako V. Zantzo Txapelketa Meñakotz eta Sopelako panderojole taldearen eskutik, udaletxeko plazan.
  • 19:30ean, TTëK elektrotxaranga herriko kaleetan zehar. Herriko tabernek antolatutako
    pintxo afaria. Ibilbidea: Lurren, Etxekhi Berria, Ardoberri, eta Egarri. Aldi berean, Detroit eta Striknina taldeen kontzertua, frontoiko tabernan.
  • 20:00etan, Sopelako pala profesionaleko torneoaren finalerdiak, pilotalekuan.
  • 20:30ean, Sabes Muy Bien taldearen kontzertua Lataska tabernan. Aldi berean, Tai Txi erakustaldia udaletxeko berdegunean eta Space Jam musika-saioa Bentatxu kalean (ainguran), Ertza eta Laiak tabernek antolatuta. Gainera, Adabaki publiko guztientzako Klown ikuskizuna, Jauregizar plazan.
  • 22:00etan, Mambo Express taldearen kontzertua Lataska tabernan. Aldi berean, zezensuzkoa udaletxeko berdegunean. Gainera, Divina Condena, Lukiek eta Liher taldeen kontzertuak txosna-gunean.
  • 22:30ean, erromeria Luhartz taldeagaz, eta ondoren DJ Markelin udaletxeko plazan.

Ekainak 30, barikua

  • 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:30era Txu-Txu trena.
  • 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara umeentzako jolas parkea Zipriñe Eskolan (0-11 urte).
  • 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara umeentzako tailerrak Zipiriñe eskolan (4-11 urte).
  • 11:00etatik 14:00etara txitxarrilloa Jauregizar Plazan. 
  • 12:00etan, yoga familia artean Lataska Tabernan.
  • 13:00etan, musika swing Lataska Tabernan.
  • 13:30ean, Juan Carlos Pichelt taldearen kontzertua Bentatxu kalean (ainguran), Ertza eta Laiak tabernek antolatuta.
  • 14:30ean, kuadrillen arteko Tortilla eta Sangria Lehiaketa txosna-gunean (izen-ematea
    bertan, aurkezteko ordua: 16:00etan). Aldi berean, adinekoen omenezko bazkaria Jubilatuen Etxean, Sopelan erroldatuta dauden 75 urtetik gorakoentzat. Bazkaldu ostean, Tolin El Mariachi emanaldia. Bazkarira joan gura izanez gero, Jubilatuen Etxean aurrez apuntatu beharra dago.
  • 18:00etan, kuadrillen arteko jolasak. Aldi berean, Txikibox erakustaldia udaletxeko berdegunean. Antolatzailea: Basakick Taldea. Gainera, igel-joko txapelketa egongo da Lataska tabernan.
  • 19:00etan, dantza plaza Zuzterrak taldeagaz, Jauregizar plazan. Aldi berean, paletako eskualdeko 66. Txapelketaren finalak. Gainera, Jam Session, Lataska tabernan.
  • 19:30ean, kalejirak tabernetan zehar, Newtocados eta Majareta Rolling Band taldeek alaituta.
  • 20:00etan, sardinak eta sagardoa 1,50 eurotan udaletxe plazan. Aldi berean, Las Gildas taldearen kontzertua, La Kala tabernan.
  • 20:30ean, Gora Bihotzak umeentzako antzerkia Jauregizar parkean (goiko partean). Aldi berean, La Jodedera taldearen kontzertua txosna-gunean.
  • 21:00etan, Urepel abesbatzaren Bizitzaren Dantzan kontzertu antzeztua.

Uztailak 1, zapatua

  • 15:30ean, herri-bazkaria Jauregizar plazan eta gero Aine taldearen kontzertu akustikoa. Txartelak aldez aurretik erosi beharko dira taberna hauetan: Laiak, Etxekhi Berria, Lataska, Zutarri eta turismo bulegoetan ekainaren 25era arte. Egun berean, ez da txartelik salduko. Nagusiak 15 euro eta umeak 8 euro.
  • 16:00etan tailerrak, Iparragirre kalean. Antolatzaileak: Etxekhi Berria eta Etxebarri Tabernak.
  • 16:30ean, Pikante Lehiaketa, Etxebarri eta Etxekhi Berria tabernek antolatua.
  • 17:00etatik 20.00etara, umeentzako jolas parkea (0-11 urte) Zipiriñe Eskolan.
  • 17:00etatik 20:30era, umeentzako Txu-Txu Trena.
  • 17:30etan, Sabes Muy Bien, Mr. Leen, Cletus And Paletus, Aupa Hi eta Celestra taldeen kontzertuak Iparragirre kalean. Antolatzaileak: Etxekhi Berria eta Etxebarri.
  • 18:00etan, umeentzako 3x3 Saskibaloi Txapelketa Zipiriñe eskolan Ugesaski Taldearen
    eskutik. Premini (9-10 urte) eta Mini (11 -12 urte) mailak. Partaide guztientzako sariak egongo dira. Gehienez 4 jokalari talde bakoitzeko.
  • 18:30etik 20:30era, kuadrillen arteko jolasak: uretako parkea, Iturrieta parkean.
  • 19:00etik 21:00etara, Sopelako Panderojoleen kalejira. Aldi berean, Yoga&roll Lataska tabernan.
  • 20:30ean, poteo musikatua eta pintxo afaria herriko taberna batzuen eskutik. Ibilbidea: Laiak-Frontoia-Lataska.
  • 22:00etan, zezensuzko, udaletxeko berdegunean. Aldi berean, eskupilota partida profesionalak udal-pilotalekuan.
  • 22:30ean, Ziin And The Melody Breakers eta Su Ta Gar taldeen kontzertuak udaletxeko plazan. Aldi berean, kontzertuak Lataska tabernan: Holly Rippers, Gran Perro eta Txerry Ugerrak. Gainera, txosnagunean Ugerda eta Ketekalles taldeen kontzertuak ere egongo dira.
  • 23:00etan, Kemena Sound System Iparragirre Kalean, Etxekhi Berria eta Etxebarri tabernen eskutik.
  • 23:30ean, DJ Goki egarri tabernan.

Uztailak 2, domeka

  • 09:00etan, Sopelako 6. Argazki Rallya, UK Foto elkartearen eskutik. Aldi berean, 18. Kanpoko Pintura Lehiaketa ere egingo dute, Zirrimarra Elkartearen eskutik.
  • 11:00etan, 6. Haragi Paella Txapelketa udaletxeko plazan. Aldi berean, 11:00etatik aurrera Sopelako 3. Xake Jaialdia Jauregizar plazan.
  • 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara Artisautza Azoka Txikia Lataska Tabernan.
  • 11:30etik 13:30era 14. Umeentzako Pintura Lehiaketa, Zirrimarra Elkartearen eskutik.
  • 12:30ean, Sopela Kantariren kalejira udaletxeko plazatik abiatuta.
  • 13:00etan, bertso saioa txosna-gunean. Bertsolariak: Oihana Bartra, Amets Arzallus, Alaia Martin eta Peio Lago. Aldi berean, bitsaren jaia Zipiriñen.
  • 13:30ean, Vermout Sesion Lataska tabernan: "Garry" kontzertuetan.
  • 17:00etatik 20:00etara gazteentzako jolas parkea, Iturrieta parkean (11-16 urte).
  • 18:00etan, txitxarrillo Jauregizar plazan.
  • 18:00etan, 17. Kanpoko Pintura Lehiaketa eta 14. Umeentzako Pintura Lehiaketa sari-banaketa udaletxeko plazan.
  • 18:30etan, Lataska tabernan No Me Encontró taldearen kontzertua, tango erakustaldia, eta euskal dantzak Meñakoz dantza taldearen eskutik.
  • 19:00etan, kuadrillen arteko Tribial Txapelketa txosna-gunean.
  • 20:00etan, kuadrillen arteko txapelketaren sari banaketa Paule Loizaga, June Diaz
    eta Unai Mendiburu bertsolariakaz, txosna-gunean. Ondoren, Urrats taldearen erromeria txosnetan.
  • 20:30ean, Izarren Hartza umeentzako kale antzerkia, Iturrieta parkean.
  • 21:30ean, Errimak Bi Oinetan dantza ikuskizuna, Haatik Dantza Konpainiaren eskutik, udaletxeko plazan.
  • 22:30etan, Feile eta Mano Lenta taldeen kontzertuak, Lataska tabernan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun