Eraso matxistez gain, jaietan eman diren "errespetu faltak" ere aipatu ditu taldeak: "Horrela ez goaz inora, ez elkarte gisa ezta gisa ere".
Horrenbestez, komunikatuan jai herrikoi, euskaldun, parte-hartzaile eta parekideak sortzen lagundu duten guztiak zoriondu ditu taldeak, Sopelako kolektibo zein eragile ezberdinak aipatuz, eta Sugarri talde feministak egindako lana nabarmenduz. Hala, herritar guztien artean urteko egun guztietan herria eraikitzen jarraitzeko mezua nabarmendu du, "herria bizi eta herrian bizi" gura dutelako.