Egitaraua

Sopelako Santa Marina Eguna: berriz ere, ohituragaz bat

Nahia Martinez Gondra 2023ko uzt. 20a, 09:30

Ohitura tradizionalakaz jarraitzeaz gain, herri-bazkaria eta tortilla-lehiaketa bezalako ekintzez ere gozatu ahalko dute herritarrek.

XV. mendeko Santa Marina baselizara heltzeko mendian gora egin ohi dute sopeloztarrek uztailaren 20an. Eta, aurten ere, ez dute huts egiteko inolako intentziorik. Goizeko 10:00etatik aurrera, Santa Marina Eguneko ohiturakaz jarraituko dute Sopelan: herritarrek 140 eskailera igo behar dituzte Santa Mariñe deitutako baselizara heltzeko, eta bertan santuari ohorezko meza egingo diote. Izan ere, bera omen da haurdun dauden emakumeen zaindaria. Ostean, Fernando Ansoleagaren omenezko plazan, ohorezko aurreskua eta lore-eskaintza egingo dute, eta,  beranduago, haimaiketakoagaz gozatzeko unea izango dute. Hala, eguna bukatuko dute musikaz alaitutako erromeria eta sari-banaketagaz. 

10:00etatik 13:30era ermitara igotzeko eta jaisteko taxi-zerbitzua egongo da. Irteerak: Garden Centerreko aparkalekutik, igotzeko, eta ermitako zabalgunetik, jaisteko.

Uztailak 20, eguena

  • 10:00 Sopelako udaletxeko plazatik Santa Marina haitzetarako bidea kalejiran egingo dute, Barinatxe txistulari-taldearen doinuek lagunduta.
  • 11:00 Santuaren ohorezko meza nagusia, Santa Marina baselizan.
  • 11:30 Ohorezko aurreskua eta lore-eskaintza Fernando Ansoleaga zenaren omenez.
  • 12:00 Hamaiketakoa trikitiaren musikagaz.
  • 14:00 Herri-bazkaria.
  • 17:00 Tortilla-lehiaketa.
  • 18:00 Erromeria eta sari banaketa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun