Sopelako Udaleko kargu publikoen urteko ordainsariak ezarri dituzte EH Bilduren, Elkarrekin Podemosen eta Altenatiba Vecinalen aldeko botoakaz, eta EAJ eta PSE-EEren kontrako bozkakaz. Hala, EH Bilduko alkate berria den Guruzne Carrasson alkateak 51.500 euro kobratuko ditu, bere aurrekoak, Josu Landaluze jeltzaleak baino % 12 gutxiago.
Bestalde, alkateordeak 49.600 euro jasoko ditu, oposizioko zinegotzi liberatuak, Landaluzek, jasotzen duen soldata berbera. Horrenbestez, datozen lau urteetan, Udalbatzak sei batzorde informatiboren inguruan lan egingo du; aurreko legealdian bederatzi zituzten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.