Karmengo jaiak

Nork du Larrabasterrako punteriarik onena?

Iker Rincon Moreno 2023ko uzt. 15a, 12:22

Sopelako auzokideak bete-betean murgilduta daude Larrabasterrako Karmengo jaietan eta, atzo, barikuan, Tiragoma Txapelketan haien punteria-trebezia praktikan jartzeko erronka izan zuten askok. Dozenaka lagun aritu ziren norgehiagokan, helduak zein gazteak, Bizkaiko Tiragoma Taldeak antolatuta. Bitartean, Urgitxieta plazan ere, etxeko txikienek askotariko jolasez gozatzeko parada izan zuten: puzgarriak, mahai-jolasak, trizikloak... Hona hemen jardunaldiak utzitako hainbat irudi.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun