Hondartzetarako sarbidea kontrolatzeko poliziak kudeatutako kontrol-sistema bat ezarriko du Sopelako Udalak

Iker Rincon Moreno 2023ko abu. 4a, 13:29

© SOPELAKO UDALA

Udan zehar Arriatera-Atxabiribil hondartzara hurbiltzen ari diren ibilgailu kopuruen handitzearen ondorioz –aurten Bizkaiko hareatzarik bisitatuena da honakoa–, Sopelako Udalak iragarri du poliziak kontrolatutako sistema bat instalatuko dutela edukiera kontrolatzeko, "horrela, eremurako sarbidea egokiro kudeatu ahal izango da". Puntu hori Indian pub-tabernaren ondoan dagoen biribilgunean kokatuko dute. Helburua da hilabeteotan sortzen ari diren trafiko-arazoak eta bizilagunen eragozpenak ekiditea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun