Sopela Kosta Fest jaialdiak uda agurtuko du irailaren 22tik 24ra

Nahia Martinez Gondra 2023ko ira. 12a, 13:35

2015eko Sopela Kosta Fest jaialdiko irudia. © SOPELA KOSTA FEST

Sopela Kosta Fest jaialdiaren hamargarren edizioa ospatuko dute aurten: natura, musika eta surfa elkartuz berriro ere uda agurtuko dute sopeloztarrek irailaren 22tik 24ra. Antolatzaileek azaldu dutenez, aurtengoan garrantzi handiagoa eman gura izan diote euren ingurunea ezagutzeari: "Daukagun ondare naturalaz gozatzeko aukera izan dezazuen, bisita gidatuak, tailerrak, familia-jarduerak, kirol-ekitaldiak, erakusketak eta abar prestatu ditugu. Guztion ardura da gure ingurumena zaintzea eta errespetatzea, gaur egun zein etorkizunean".  Hala, jardueretan parte hartzeko izen-emateak daborduko zabalik daude irailaren 19ra arte, hemen.

Sopelako Kosta Fest jaialdiko antolatzaileek azaldu dutenez, "hamargarren edizio honetan ere denbora egongo da aisiarako eta dibertsiorako". Halaber, programa zabala prestatu dute: sormena, gastronomia, hainbat estilotako musika-taldeak, kale-antzerkia, itsas kantuen kalejira, hiri-kirolak, argazkigintza, etab. Programazio eta informazio osoa hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun