
Irristatze kirolak eta emakumeak elkartuko ditu Sopelako Udalak Roll It Girl Fest Sopelaren 4. edizioan. Ekitaldia zapatu honetan izango da, irailaren 30ean, eta hasiera emango dio urriko hilabeteari. Izan ere, hurrengo hil osoan zehar ere surfa, skatea eta irristatze kirolak izango dira protagonista nagusiak, bai Sportjameko materialen testeoan (urriak 6, 7 eta 8), bai Surf Bussines Meeting-ean (urriak 25, 26 eta 27).

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!