Sopelako Udalak kiroldegiko tarifa % 5 igo du, "enpresa esleipendunarekin lege-arazorik ez izateko"

Ander Zarraga 2024ko urt. 2a, 12:30

Sopelako Udalbatzak udal-kirol instalazioak erabiltzeagatik tarifak % 5 eta Txikigunekoak % 2 igotzea onartu zuen aurreko azaroko osoko bilkuran. Azaldu dutenez, 2024rako tarifen eguneratzea 2021eko maiatzean aurreko gobernu-taldeak BPXport enpresagaz adostu zuen, kirol-instalazioetarako kudeaketa-zerbitzuaren esleipena formalizatu zenean.

Udaleko iturriek tarifaren igoeraren inguruan argudiatu dutenez, "Sopelako Udalak legez bete behar du kontratua enpresa esleipendunarekin lege-arazorik ez izateko". Hala ere, gobernu-taldeko kideek azaldu dute "jakitun" direla Sopelako udal-kiroldegiko zerbitzuen inguruan dauden arazoez, eta horri buruzko hainbat gai aztertzen ari direla adierazi dute, hala nola enpresa esleipendunak kontratuan hitzartutako baldintzen betetze-maila, instalazioen benetako egoera, mantentze-lanetan inbertitzeko eta hobetzeko beharrak eta jarraitu beharreko kirol-zerbitzuen eredua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun