Iberre institutua zabaltzea eragozten duen Sopelako Auzo Alternatibaren errekurtsoaren kontrako elkarretaratzea egingo dute bihar

Nahia Martinez Gondra 2024ko urtarrilaren 30a

Abenduan hainbat ikaslek eta gurasok manifestazioa egin zuten Iberre eta Zipiriñeko IGEek deituta. © IKER ELEJABARRIETA

Hezkuntza publiko integrala jasotzeko eskubidearen aldeko kontzentrazioa egingo dute bihar Sopelan, Udaletxeko plazan, arrastiko 20:00etan. Halaber, Iberre institutua zabaltzea eragozten duen Sopelako Auzo Alternatibaren errekurtsoaren kontra ere agertuko dira herritarrak. Txilibituak, txirulak eta harmonikak eramateko iragarri dute antolatzaileek, modu horretan, euren eskakizunak Sopela osoan zehar entzun daitezen.