Hauteskunde-kanpaina bete-betean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren jokabidea kritikatu du Zipiriñeko Ikasleen Guraso Elkarteak: "Dagoeneko badituzte baliabideak, lurra, dirua; falta dena da borondatea eta zintzotasuna gu engainatzeari uzteko".
Hala, herritar guztiak gonbidatzen dituzte apirilaren 12ko elkarretaratzera, zarata egiteko objektuakaz lagunduta euren mezua Sopelako udaletxe guztian zehar zabaltzeko asmoagaz. "Gure botoa lortu nahi duenak irabaz dezala!", nabarmendu dute.