View this post on Instagram
Palestinari elkartasuna adierazteko baliatu zuten Sopelako gazteek kuadrillen egun berezia, maiatzaren 11n. Hala, herrialdearen aldeko herri-bazkaria eta argazkia egin, kontzertu akustikoaz gozatu eta Palestinaren egoerari buruzko hitzaldian ere informatzeko aukera izan zuten. Horri esker, antolatzaileek jakinarazi dute Palestinari laguntzeko 1.000 euro bildu dituztela. Hemen uzten dizkizuegu zapatuko argazki batzuk, Sopelako Kuadrillak taldeak ateratakoak.
View this post on Instagram
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!