Lierri agurra egingo diote gaur Sopelako Udaletxe plazan

Nahia Martinez Gondra 2024ko eka. 19a, 11:20

© SOPELAKO UDALA

Gaur, ekainak 19, Lier sopeloztarraren senide eta lagunei "elkartasun, babes eta maitasun osoa" adierazteko bilduko dira herritarrak Udaletxeko plazan, arrastiko 20:00etan. Sopelako Udalak nabarmendu du "komunitate gisa elkartzeko" unea dela eta herritar bakoitzaren presentzia "kontsolamendu handikoa" izango dela gaztearen falta jasaten ari diren guztientzako.

Hamabost urteko mutila joan den zapatuan hil zen. Iturrien arabera, Larrabasterra auzoko Gatzarriñe kalean dagoen goi tentsioko dorre batean igota zegoen eta, dirudienez, elektrokutatuta erori egin zen. Ezbeharra 21:30ean izan zen, eta bertan hil zen gaztea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun