Nola aldatu da taldea 35 urteotan?
Peña Txurik hazkunde esanguratsua izan du. Surf-zale talde txiki bat bezala hasi zena komunitate zirraragarri eta askotarikoa bihurtu da. Gure instalazioak eta bazkide kopurua handitu eta jarduera eta programa ugari garatu ditugu, herriko gazteentzako doako surf ikastaroak barne, ikastetxeen bitartez.
Zein ekarpen egiten diozue herriari?
Haur, gazte eta helduek kirolaz, adiskidetasunaz eta bizimodu osasuntsuaz gozatzeko topagune bat sortu dugu. Surfa guztiontzat eskuragarri dagoen jarduera gisa sustatu dugu, egoera ekonomikoa edozein dela ere, eta herritarrak ingurumenaren zaintzaren garrantziaz kontzientziatzeko lan egin dugu.
Aurten txupina botako duzue. Nola sentitzen zarete?
Oso ilusionatuta eta harro gaude klubaren 35. urteurrena delako aurten. Gainera, pregoia klubeko surf egokituko kirolariek egingo dute. Hori oso berezia da guretzat, inklusioarekin eta elkartasunarekin dugun konpromisoa islatzen duelako. Azken urteotan, lan ikusgarria egin dugu surf egokituaren arloan, eta uste dugu beraiek izan behar dutela eguneko protagonistak. Euren ahalegina saritu nahi dugu eta erakutsi surfa guztiontzat dela eta ez duela oztoporik.
Orduan, jaietarako gogotsu zaudete? Zein da gehien gustuko duzuen ekintza?
Bai, festez gozatzeko gogo handia dugu! Kuadrillen jaitsiera eta txupinazoa dira gure ekintza gustuenak, klubeko belaunaldi ezberdinak ekitaldi berean elkartzen dituelako. Karroza eta mozorroak prestatzea eta dantza une ezin hobeak dira lagunak elkartzeko eta urtean zehar hainbeste bat egiten ez dugun klubeko pertsonak ezagutzeko. Egia esan, ez dugu jaietako egun bakar bat ere galtzen, gustu guztietarako planak daudelako.