Uztailaren 20an, zapatuan, Sopelako udaletxeko plazan elkartuko dira herritarrak Santa Marina baselizarako bidea hasteko. Hala, goizeko 10:00etan geldituko dira eta, Barinatxe txistulari-taldearen musikagaz batera, 140 eskailera igoko dituzte Santa Marina deitutako baselizara arte.
Bertan, santuaren ohorezko meza egin eta gero, Fernando Ansoleagaren omenezko aurreskua eta lore-eskaintza egingo dute. Jateko unea 12:00etan helduko da, hamaiketakoagaz batera. Beranduago, 14:00etan, tradiziozko herri-bazkaria egingo dute, eta 17:00etan, tortilla-lehiaketagaz egunaz gozatzen jarraituko dute.