Bideen inbentario hori Eraztun Berdearen Kontseiluak proposatu zuen, eta bereziki Kiribile elkarte ekologistak, Sopelako landa-bide historikoak berreskuratzeko proiektu estrategiko gisa. Hau da, garai batean udalerriko zonaldeak lotzeko erabiltzen ziren bide tradizionalak.
Bide horiek iraganeko garaietara eramaten dituzte herritarrak, eta, gaur egun, landa-eremuko Sopelako bide eta paraje esanguratsuenez ibilian gozatzeko aukera ematen dute.