2023ko abenduan luizia jazo zen Barinatxe hondartzan. Bertako ezponda behin-behinean ziurtatu ostean, Sopelako Udalak lur-jausiaren hondarrak kendu ditu orain, larrialdietako eta garbiketako ibilgailuak hareatzara sartu ahal izateko. Jarduera horiek modu subsidiarioan egin ditu Sopelako Udalak; izan ere, Kosta Mugapeak, agintari eskudunak, eta udalaz gaindiko gainerako administrazioek, hala nola Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, "ez dute inolako erantzukizunik hartu" Udalak deitoratu duenez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!